lunes, 13 de septiembre de 2010

Kaixo ikasle maitagarriak:

Hau izango da gure blog nagusia eta hemen aurkituko dituzue zuen hurrengo egunetako zeregina. Beraz, jarraitu itzazue hemen agertzen joango diren azalpenak zuen bloga sortzeko.

Zalantzak, irakasleari.

  • 1go pausua

Gmail bat sortu:

http://gmail.google.com helbidean sartu eta sortu gmail kontu berezi bat ikastaro honetan erabili ahal izateko.


Post baten bitartez blog honetan idatziko dituzue zuen izenak eta helbide elektronikoak taldeko kide guztien eskura egon daitezen.

  • 2. pausua

Hau egin ondoren google kontu bat sortuko duzue (gmail kontua eta pasahitza berbera erabiliaz) www.google.es helbidean sartu eta “Mi cuenta” izenekoan sartu espazio bat. Honen bitartez googlek gure esku hainbat zerbitzu eskaintzen ditu doakoak izango direnak.

  1. Blogak
  2. Gmail
  3. Google.doc
  4. Picasa

Badaude google.map eta beste batzuk zuen kontura ikertu ditzazkezuenak.


Gaurko klasean gmail berrian sartu eta talde (grupo) bat sortuko duzue “ikasleak” izenekoa helbide guztiekin.


  • 3. pausua

Blog-a sortuz:

Google zuen kontu berrian sartu ondoren blog (bloger) sarreran klikatu eta blog berria sortu. Hasierako itxura galdetzen dizuetenean “minima” aukeratu (arrazena diseinu mailan) eta prozesua amaitzen duzuenean URL (web helbidea) berria kopiatu.


Blog berrien berri eman beste kideei

Gmail berrian sartu ondoren DOCUMENTOS izeneko sarrera ikusiko duzue .

GOOGLE.doc tresna berrirako sarrera da.

Hemen, "INFORMATIKAko ikasleak 2010-11" izeneko fitxategia topatuko duzue.

Artxibo hau irakasleak sortutakoa da eta informatika arloan zaudeten denak gonbidatuak izan zarete bertan idaztera.

Hor zuen URL (blog/web helbidea) berria idatziko duzue zuen izenarekin batera. Horrela, guztiok edukiko dugu fitxategi bat denon helbideekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario