Blogerrak
"Informatika penka daiteke"
viernes, 1 de octubre de 2010
Kontadore bat jarri
Hona hemen adibide batzuk: contadorgratis ; contadores ; contador de visitas ; desenredate ; eta 24log (azken honetan erregistratu beharra dago). Hala ere, badira beste aukera asko (eta askoz hobeak, ziur).
Web orri hauetan, kodigo bat emango zaigu ("Generar codigo" aukeratu eta gero). Aurreko kasuetan bezala, nahikoa da Diseinutik, "Añadir un gadget" aukeratu eta gero, HTML/Javascript aukeran kodigoa kopiatzea.
miércoles, 29 de septiembre de 2010
Teknologia edo metodologia
lunes, 13 de septiembre de 2010
Blogak
- Zer da blog bat?
- Zer nolako itxura dute?
- Bloga nola sortu.
- Blogei hezkuntzarako etekina ateratzen ikastea.
- Zeharkako beste programa batzuen erabilera.
Zer da blog bat?
Blog bat webgune bat da, idazle baten edo batzuen testuak edo artikuluak biltzen dituena, kronologikoki berrienetik hasita.
Normalean, artikulu bakoitzean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete eta egileak erantzun. Horrela, beraien arteko elkarrizketa bat sortzen da.
Blog bakoitzaren erabilpena edo gaia berezia da eta mota askotakoak daude: pertsonala, kazetaritzakoa, argazki bloga, enpresakoa, hezkuntzakoa,...
Blogen agerpenak, izugarrizko eragina izan du internauten ohituretan, difusio medio gisa.
Ezaugarriak
- Ez da beharrezkoa interneteko edo programazio ezagupen handiegirik izatea.
- Bost minututan sor dezakezu.
- Nahi izanez gero doan da.
- Informazioa, data, maila eta etiketen bidez sailkatuta daude.
Hau izango da gure blog nagusia eta hemen aurkituko dituzue zuen hurrengo egunetako zeregina. Beraz, jarraitu itzazue hemen agertzen joango diren azalpenak zuen bloga sortzeko.
Zalantzak, irakasleari.
- 1go pausua
Gmail bat sortu:
http://gmail.google.com helbidean sartu eta sortu gmail kontu berezi bat ikastaro honetan erabili ahal izateko.
Post baten bitartez blog honetan idatziko dituzue zuen izenak eta helbide elektronikoak taldeko kide guztien eskura egon daitezen.
- 2. pausua
Hau egin ondoren google kontu bat sortuko duzue (gmail kontua eta pasahitza berbera erabiliaz) www.google.es helbidean sartu eta “Mi cuenta” izenekoan sartu espazio bat. Honen bitartez googlek gure esku hainbat zerbitzu eskaintzen ditu doakoak izango direnak.
Badaude google.map eta beste batzuk zuen kontura ikertu ditzazkezuenak.
Gaurko klasean gmail berrian sartu eta talde (grupo) bat sortuko duzue “ikasleak” izenekoa helbide guztiekin.
- 3. pausua
Blog-a sortuz:
Google zuen kontu berrian sartu ondoren blog (bloger) sarreran klikatu eta blog berria sortu. Hasierako itxura galdetzen dizuetenean “minima” aukeratu (arrazena diseinu mailan) eta prozesua amaitzen duzuenean URL (web helbidea) berria kopiatu.
Blog berrien berri eman beste kideei
Gmail berrian sartu ondoren DOCUMENTOS izeneko sarrera ikusiko duzue .
GOOGLE.doc tresna berrirako sarrera da.
Hemen, "INFORMATIKAko ikasleak 2010-11" izeneko fitxategia topatuko duzue.
Artxibo hau irakasleak sortutakoa da eta informatika arloan zaudeten denak gonbidatuak izan zarete bertan idaztera.
Hor zuen URL (blog/web helbidea) berria idatziko duzue zuen izenarekin batera. Horrela, guztiok edukiko dugu fitxategi bat denon helbideekin.